XVl eta XVll. mendeko ekonomia Europa eta Amerikan
Monarkia absolutuen praktika ekonomiko berria sortu zen: merkantilismoa
XVI eta XVII. mendeko ekonomiaren aldaketak eta berrikuntzak azaldu eta eraginak ikusiko dituzue. Honez gain, ekonomiak garrantzi handia izatearen arrazoiak aipatuko ditugu.
Kolonek Amerika aurkitu zuen India zela pentsatuz 1492. urtean. Ameriketako lurraldeetan konkista gehienak 1519tik 1540. urte bitartean gertatu ziren. Konkistatzaile nagusienak Hernán Cortés eta Francisco Pizarro izan ziren. Hernán Cortések Kubatik abiatu eta Mexiko menderatu zuen 1519an. Francisco Pizarrok, berriz, zibilizazio bat (Inken zibilizazioa) konkistatu zuen eta 1533an Cuzcon sartu zen.
XVIII. menderarte India deitzen zuten Espainolak Amerikako lurra. 1524an Indiatako kontseilua sortu zuten, espainolek konkistatutako lurraldeak zentralizatu eta antolatzeko. Amerikan europarren iritsierak aldaketa ekonomiko nagusia ekarri zuen, meatzaritza izan zen aldaketa gehien jasan zuena.
Espainiarren eta portugesek eragindako aldaketa ekonomikoan, merkataritza izan zen garrantzitsuena: mundu berria aurkitu zenean, merkataritza hedatu zen. Europa, Amerika eta Asia arteko trukeak itsasoz egiten ziren. Aurrerakuntza teknikoei esker itsasontzi luzeagoak eta kartografiaren arloan sistema berriak sortu ziren. 1640. urtean metala murriztuz joan zenean, beste bide eta produktu batzuen bila jo behar izan zuten: Afrikara esklabuen bila eta Asiara espezien bila.
Europan merkataritza asko garatu zen eta horrek Europako ekonomiaren garapena ekarri zuen. Ekonomia asko garatu zenez, hasierako kapitalismoa sortu zen. Kapitalen jabeak burgesak ziren, kapitalak interesen truke mailegatu edo merkatarien esku uzten zituzten. Normalean, ordainketak eta kredituak egiten ziren. Batetik, ordaindutakoa: zorra onartzen ziren, data jakin batean ordaintzeko promesa egiten zen. metodo onak ziren, dirua oso pisutsua zelako eta leku batetik bestera eramateko ahalegin asko egin behar zelako, gainera ez zegoen diru nahikorik. Bestetik, kanbio-letra: diru kantitate bat data jakin batean ordaintzeko promesa zen, hiri desberdinetara eraman zezaketen eta idatziz egiten zen.