domingo, 10 de febrero de 2008

AURKIKUNTZA HANDIAK, EKONOMIAREN ALDAKETAK ETA BERRIKUNTZAK (2)


Garai hartako gizarteak estamentutan zatituta jarraitzen zuen. Gizartea hiru zatitan banatuta zegoen, burgesia, noblezia eta nekazariak. Alde batetik, burgesia garrantzi handia lortu zuen ekonomian, gizarteko maila berean jarraitu arren. Beste aldetik, XVI. mendeko noblezia baliabide ekonomiko desberdinetako pertsonek osatzen zuten. Azkenik, nekazariek altxamenduak egin zituzten eta, hirietan, pobreziak gora egin eta eskeko asko agertu ziren.

Merkataritzaren garapenak ondorio bat izan zuen; Europan pixkanaka, hasierako kapitalismoa deitzen zen sistema ekonomikoa garatuz joan zen hirietan, merkataritzaren garapenarengatik eta aurrerakuntzengatik. Burtsak, bankuak eta maileguak sortu ziren. 1608an lehenengo burtsa Amsterdamekoa izan zen eta 1602anlehenengo bankua.

Monarkia eta herrialdeen indar politikoa eta oparotasun ekonomikoa bermatzen zuen teoria eta praktika ekonomikoak zabaldu ziren.

Merkantilismoa XVI. mendean sortu zen. Metal preziatuak ahalik eta gehien pilatzea zuen helburu, horretatik monarkiaren eta herriaren indarra zetorrelakoan. Helburu hori lortzeko, Europako estatuek bi eratako erabakiak gauzatu zituzten ekonomian. Alde batetik, bullionismoa; aberastasuna ( lingoteak, txanponak…) bereganatzea. Bestetik, protekzionismo ekonomikoa; beste herrietako inportazioen zergak kobratzea zen. Horrela lurraldearen ekonomia (industria eta merkataritza) babesten zen. Helburuak gutxiago erostea, gehiago produzitzea eta denborarekin lurraldea autonomoa izatea zen.

Praktikan eredu asko zeuden. Adibidez, Frantsesa Luis XVI. Mendearen ministroak erabili zuen: nekazaritza bultzatu, aduenetako zergak gehitu…

Ekonomiaren aldaketen arrazoien artean, mundu ezagunaren zabaltzea da bat. Horretan lagundu zuten arrazoiak ezberdinak izan ziren: teknika berriak, itsasontziak hobetu (karabela), trukeak, merkataritzaren nagusitzea eta kapitalismoaren zabaltzea.



No hay comentarios: